Skip to main content

Aurkeztu dituzte 2022ko Lau eta Erdiko txapelketaren protagonistak

Kirola

Ostiral honetan, urriak 7, hasiko da denboraldiko lehen txapelketa: Eskuzko Pilota Enpresen Ligaren (EPEL) lau eta erdikoa. Hilabete eta erdi iraungo du, azaroaren 20an jokatuko baitute finala, Bilbon, Miribillako pilotalekuan.
Gaur aurkeztu dute txapelketa, Miribillan bertan. Hamabi pilotarik jokatuko dute berriz ere, enpresa bakoitzetik seik. Aspe enpresaren aldetik, Jokin Altuna, Joseba Ezkurdia, Peio Etxeberria, Danel Elezkano, Aitor Elordi eta Dario Gomez arituko dira. Baikotik, berriz, Unai Laso, Erik Jaka, Mikel Urrutikoetxea, Iñaki Artola, Jon Ander Peña eta Asier Agirre.
Ostiral honetan abiatuko da txapelketa final-zortzirenetako lehendabiziko kanporaketarekin. Bi multzoetako lehen bi sailkatuak ariko dira finalerdietan: A multzoko lehenak B multzoko bigarrenaren aurka jokatuko du, eta B multzoko lehenak, A multzoko bigarrenaren kontra. Norgehiagoka hauek azaroaren 5ean eta 6an jokatuko dira.
Galtzaileek azaroaren 13an izango dute hitzordua hirugarren eta laugarren tokiak erabakitzeko.