Skip to main content

Eduard Jornet: 'Kilian korrika egiteko eta gozatzeko gogoz dator'

Kirola

Zegama-Aizkorri mendi lasterketa bi urteren ostean bueltan da. Kilian Jornet mendi korrikalariaren aitarekin, Eduard Jornetekin, izan gara Zegaman. Semeak bederatzi aldiz irabazi du aurreko edizioetan eta hamargarrenaren bila gaur iritsiko da Euskal Herrira. Korrika egiteko eta gozatzeko gogoz datorrela esan digu aitak. Kilianen bi lasterketa gustukoenetako bat da Zegamakoa.