Skip to main content

Emakume Master Cup txapelketaren VII. edizioan 65 pilotarik hartuko dute parte

Kirola

Murgian hasiko da Binakako txapelketa urtarrilaren 29an. Txapelketa erabat irekia izango da, parte hartu nahi izan duten emakume guztiek ateak erabat irekiak izan dituzte. Horrez gain, bakoitzak bere behar eta nahietara egokituko den lehiaketa bat izango du. Denera, 65 pilotarik hartuko dute parte antolatutako lau mailatan: Pilota Goxua (25 pilotari), pilota mistoa gazteak (24), pilota mistoa 1.maila (8) eta pilota mistoa elite maila (8).

Dagoeneko prest da martxoaren 26ra arte Zarautzera eramango duen bide-orria. Amezketa, Galdakao, Segura, Eskoriatza, Zamudio, Asteasu eta Laudio izango dira Aritzbatalde historikorako bideko beste geltokiak. Finalerdiak Laudion jokatuko dira, martxoaren 12an eta Zarautzeko jaialdia 26an izango da. Bertan pilota mistoko lehen mailako eta eliteko finalak jokatuko dira.