Skip to main content

Emakumezkoen sailkapen estropadak irekiko du Kontxako Bandera

Kirola

20 ontzik hartuko dute parte aurtengoan, 2019an bezalaxe, inoizko kopururik handiena eta ikusteko dago zeintzuk lortuko duten banderaren lehian egoteko txartela. Publikorik gabe jokatuko dira gaurko emakumezkoen zein biharko gizonezkoen sailkatze faseak.