Skip to main content

Eman izena Euskal Herria eTxapela FIFA21 txapelketan!

Kirola

Euskal Herria eTxapela FIFA21 txapelketa abiatu du EH Kirola erakundeak Game Erauntsiarekin elkarlanean. Lehiaketaren izen ematea urriaren 31ra arte dago zabalik. Finala abenduaren 3an jokatuko da, Euskararen egunean; eta Hamaika Telebistan jarraitu ahalko da zuzenean.

Euskal Herria Kirola erakundeak, Game Erauntsia Elkartearen bidez, euskal futbola bideo-jokoetara eramango du PlayStation 4-an jokatuko den eTxapela FIFA 21 lehiaketarekin. Udazkenean egingo den online txapelketa honetan euskal taldeei ikusgarritasuna emango zaie.
Euskal Herria Kirolak erakundeko kideek hainbat sari banatuko dituzte partaideen artean.
Txapelketan parte-hartzeko izen ematea Game Erauntsiaren webgunean egin behar da. Lehiaketa hiru fasetan banatuko da: lehenengo fasean (azaroak 4-21) taldeen txanda izango da, lehiakide kopuru mugarik gabe. Hasierako fase honetan, bost irabazleek ligaxka jokatuko dute aukeratutako taldeekin bigarren fasean (azaroak 23-28); lehenengo laurak finalerdietara pasako dira. Finalerdiak eta finala abenduaren 3an jokatuko dira.
Parte-hartzeko arau guztiak txapelketaren fitxan kontsultatu daitezke.