Skip to main content

Eneko Compains: "Aspalditik datorren kontua da Sadarren gertatutakoa"

Kirola

Osasuna eta Mallorcaren arteko partidan, partida hasi aurretik, estadioko segurtasun indarrek ikurrina eta Nafarroako bandera kendu zizkieten zale batzuei. Segurtasun indarren arabera, zaleek ez zuten ikur horiek eskegitzeko baimenik.
Eneko Compains EHUko Konstituzio Zuzenbide irakaslea da bertan zegoen bazkideetako bat. Halako kontuak, inolako lege oinarririk gabe, aspalditik datozela azpimarratu du. Segurtasun indarren arabera, klubaren aginduz kendu zituzten ikurrak. Zuzendaritzarentzat gertatutakoa ez da ezer berria eta historikoki gertatzen ari dena onartu beharko lukeela nabarmendu du Compainsek. Ikurrak kentzen dituzte inolako justifikaziorik gabe, "adierazpen askatasuna guztiz txikituz".