Skip to main content

Eneko Conpains: "Ikurrak kentzeko agindu arbitrarioarekin adierazpen askatasuna guztiz txikituta geratu da"

Kirola

Eneko Conpains EHUko Konstituzio Zuzenbide irakaslea da larunbatean segurtasun indarrek kendu zituzten banderen jabea. Twitterren azaldu du bere ikuspuntua. Azaldu du joan den larunbatean Iruñeko Sadar estadioan zer gertatu zitzaion, eta legediaren aldetik ere aztertu du segurtasun indarren jokabideak duen oinarri falta. Compains da zabaldu den bideoan segurtasun indarrekin eztabaidan ageri dena.