Skip to main content

3.000 eta 30.000 euro arteko isuna Espainiako selekzioarekin lehiaketa batean parte hartzeari uko egiten dionari

Kirola

Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak Kirolaren Lege berria onartu du 166 aldeko botorekin, kontrako 157rekin, eta 18 abstentziorekin, eta, hala, pilotako eta surfeko euskal selekzioek nazioartean lehiako ahalko dira modu ofizialean.Bozketak EAJren eta Junts per Catalunyaren arteko eztabaida eragin du. JXCk jeltzaleei egotzi die Kataluniako independentistek jarritako zuzenketa eztabaidatzea galarazi izana. Juntsek selekzio nazionalen parte-hartzea orokortzeko zuzenketa egin du, eta EAJk atzera bota. EAJren arabera, ordea, JxCren proposamenak ez zuen aukerarik aurrera ateratzeko, eta “arriskuan” jar zezakeen jeltzaleek eta PSOEk adostutakoa. 

Espainiako selekzioarekin lehiaketa batean parte hartzeari uko egiten dionari zigorra ezarriko zaio. Legearen 98. artikuluak "arau-hauste oso larritzat" jotzen du, besteak beste, "kirol selekzio nazionalen deialdietara justifikaziorik gabe ez joatea, eta selekzio nazionalen esku ez jartzea selekzio horietako kide izateko izendatu diren kirolariak". 3.000 eurotik beherako eta 30.000 eurotik gorako isuna izango dute. Era berean, probak edo lehiaketak egiteko estadioetara edo lekuetara sartzeko debekua edo federazio-lizentzia edo gaikuntza baliokidea bi urtetik hamabost urtera bitarteko aldi baterako eteteA jasotzen du.