Image

Euskal Herriko koloreak janzteko eskubidea aldarri

Europako Multikirol txapelketa jaso du Bilbok asteburuan. Juan Martin Elexpuruk Espainiako koloreei uko egin eta bere klubekoekin hartu du parte beteranoen Europako Duatloi Txapelketan. Antxitxika Debagoiena triatloi taldearen elastikoarekin, eta ikurrina eta Nafarroako bandera eskuetan heldu zen helmugara. Europako Duatloi Txapelketan lehiatu zen, 70-74 urteko mailan, eta bosgarren postuan amaitu zuen 11tik.

Gu Ere Bai taldeak keinu bera egitera animatu ditu aste barruan ariko diren euskal kirolariak.

Bestalde, surfean, Europako WSL zirkuituan, Annette Gonzalez-Etxabarri zumaiarra eta Nicolas Paulet biarriztarra izan ziren Bretainiako probako irabazleak. Rankingetan ere buru dira euskal surflariak.

Sokatirako Munduko Txapelketan ere Euskal Selekzioak zilarrezko domina eskuratu du 560 kiloan. Eta Salma Solaun gimnasta gasteiztarrak brontzezko domina errepikatu du Munduko Gimnastika Erritmikoko Txapelketako bost uztaietako finalean. Gainera, ondoren, bosgarren postua lortu du ariketa mistoan, hiru zinta eta bi pilotarekin.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image