Skip to main content

Euskal Herriko pilota selekzioaren ofizialtasunaren aldarrikapena, Durangon

Kirola

Munduko Pilota Txapelketa urriaren 23tik 29ra jokatuko da Biarritzen (Lapurdi). Bost kontinenteetako taldeek jokatuko dute han, baina ez da etxeko talderik izango, Euskal Herriko selekzioak ez baitu Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatutako txapelketa ofizialetan parte hartzerik.

Egun, euskal pilotariek Espainiako, Frantziako edo atzerriko beste selekzioren batekin jokatzea dute nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko modu bakarra.

Durangon bildutakoek Munduko Pilota Batzarrari eta euskal pilota federazioei eskatu diete irtenbide egokiak topatzeko lanean jarraitzeko, eta horretarako beharrezko erabakiak hartzeko.

Euskal Herriko gainerako instituzioei, berriz, euren esku dauden tresna guztiak baliatzeko exijitu diete.