Skip to main content

Euskal Selekzioen ofizialtasunaren aldeko aldarriak, Europako Multikirol Txapelketaren aurkezpenean

Kirola

Gu ere bai! taldeak pankarta bat zabaldu du, salatzeko Bilbon larunbatetik aurrera egingo den proban euskal kirolariak Frantzia eta Espainiako koloreekin aritzera behartu nahi dituztela. Eusko Jaurlaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiari, Bilboko Udalari eta talde politikoei inplikatzeko eskatu diete, egoerari irtenbidea topatzeko.

Gu ere Bai! plataformak salatu duenez, euskal kirolariak behartu nahi dituzte Espainiako edo Frantziako koloreekin aritzera.

Plataformak Espainiako Triatloi Federazioari galdetu dio zer egingo duen Euskal Herriko koloreekin parte hartuko duten euskal kirolariekin. Erantzun dietenez, txapelketatik kaleratuko dituzte.