Ironmana Gasteizera itzuliko da uztailaren 10ean

Uztailaren 10ean Ironman-a Gasteizera itzuliko da eta, gainera, distira osoz egingo du ibilbidea berriro ere hirigunetik igaroko baita.

2022ko Ironmanaren lehen zatia igeriketakoa izango da eta Uribarri-Ganboa urtegian 3,8 km egin beharko dituzte igerian. Jarraian, bizikleta iritsiko da, 180,2 km-rekin. Hiri inguruan dauden herriak zeharkatuko ditu hiru itzulitan, eta tarte batean, gainera, “Done Jakue Bideko” zati bat egingo dute triatletek. Triatloia amaitzeko, 42,2 km egin beharko dituzte korrika Gasteizko erdigunean, Erdi Aroko hirigunearen inguruan. Helmuga Plaza Berrian egongo da.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image