Skip to main content

Itzulia Gasteizen izan da eta hiriburuko zenbait kale zeharkatu ditu

Kirola

Itzulia, Herbehereak zeharkatu ondoren, Gasteizera heldu da. Atzokoa izan zen atsedena hartzeko zuten egun bakarra eta gaur Itzuliaren ibilbideari ekin diote berriz
Eguerdian hasi da laugarren etapa, eta pelotoiak Arabako hiriburua zeharkatu du N-622 errepidea hartu aurretik. Itzulia Mendizabalako aparkalekutik irten da eta 6,5 kilometro egin ditu Gasteizko kaleetatik.
Ondoren, besteak beste, Gopegi, Murua, eta Agurain bisitatuko ditu Itzuliak. Ziklistek bi mendate izango dituzte laugarren etapako ibilbidean, lehenengoa Opakuako mendatea, 1.020 metrokoa, eta Herrerakoa 1.100 metrokoa. Antolakuntzak aurreikusten duenez, arratsaldeko bostak aldera Guardiara ailegatuko dira lehenengo txirrindulariak.