Skip to main content

Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak jokatuko dute lau eta erdiko txapelketako finala, igandean

Kirola

Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak jokatuko dute lau eta erdiko txapelketako finala azaroaren 20an, Bizkaia frontoian. Jokin Altunak Aitor Elordi garaitu du 22-7 punturekin, finalerako pasea lortuta. Joseba Ezkurdia finalera sailkatu zen Peio Etxeberriari 22-14 irabazita. Bien arteko norgehiagokarekin erabakiko da 2022ko txapelduna nor den. Altunarentzat lau eta erdiko laugarren txapela litzateke aurtengoa, eta Ezkurdiarentzat hirugarrena.