Skip to main content

Josu Urrestarazuk eta Enara Oronozek irabazi dute Arriarango mendi duatloia

Kirola

Arriarango mendi duatloia jokatu da asteburuan. 34 pertsonak hartu dute parte. Lehenengo, korrika aritu dira 6km; ondoren, bizikletarekin 7,5 kilometroko bi itzuli osatu behar izan dituzte; eta bukatzeko, beste bi kilometro korrika.

Gizonezkoetan. Josu Urrestarazu idiazabaldarra izan da irabazlea. Euskal Herriko mendi duatloiko lau probetatik hiru irabazi ditu dagoeneko. 1:25:04 denbora behar izan dute hiru sektoreak osatzeko. Lau emakumezkok hartu dute parte. Enara Oronoz izan da garailea, 1:44:56 denbora osatuta.

Bikotekako proban, lauk bikotek hartu dute parte eta Manez eta Eñaut Urkaregi anaiak izan dira irabazle.