Skip to main content

Oubtil eta Dixon emakume boxeolarien arteko lehia eta Lejarraga vs Metcalf Bilbao Arenan

Kirola

Kerman Lejarraga eta James Metcalf pisatu egon dira San Mamesen, boxeo-borroka hasi baino egun bat lehenago. Lejarragak 69,75 kilotan gelditu du orratza, eta Metclafek 69,85 kilotan, bi kasuetan 154 liberako mugatik behera (69,85kg). Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta aipatzekoak dira Míguez eta Moorcroft boxeolarien arteko borrokak, welter pisukoak. Gainera, emakumezkoen arteko norgehiagoka bat izango da Mahjouba Oubtil eta Rihannon Dixonen artean. Ricardo Urrutia eta Saul Luna aurrez aurre jarriko dituen borroka ere eskainiko da.