Skip to main content

Manasluko gailurra zapaldu du Alex Txikonek neguan

Kirola

Munduko zortzigarren mendirik garaiena da Manaslu (8.163 metro). Oxigeno artifizialaren laguntzarik gabe igo du Alex Txikonek mendia, sei eskalatzaile nepaldarrekin batera.
Orain arte soilik 1984an igo dute mendi hori neguan: Maciej Berbeka eta Ryszard Gajewski poloniarrak 1984ko urtarrilaren 14an igo ziren, oxigenoarekin. Araudi berriaren arabera, Txikonen igoera litzateke Manaslura neguan egindako lehenengoa.