Milaka pertsona bildu ziren Gasteizen BiziTour ekimenean
Kirola
Ehunka familiek bizikletaz gozatu dute Tourrari ongietorria emateko antolatutako Bizitour jardunaldian. Euskaltel Euskadiko taldeko bi txirrindulari, Iker Ballarin eta Unai Cuadrado; eta Laboral Kutxako txirrindulari bat, Gabriel Ibañez ibilbidean izan dira parte-hartzaileak laguntzen. Bi ibilbide antolatu dira: 4,2 kilometrokoa eta 9,4.