Skip to main content

Nerea Arruti eta Amalur Arbelaitzek irabazi dute aurtengo binakako pentatloi txapelketa

Kirola

Bigarren urtez jokatu dute finala Tolosako zezen plazan, aurten ordea bikote bat gehiagorekin.
Bikoteak: Nerea Arruti eta Amalur Arbelaitz, lehenak Garazi Arruti eta Lucia Orbe, bigarren Karmele Gisasola eta Uxue Ansorregi, hirugarrenak.

Frogak:

  • 63 kiloko bola hogei aldiz altxatu.
  • 250 kiloko harriari tiraka bi plaza osatu.
  • 45 ontzako bi enbor moztu.
  • 25 kiloko txingekin sei plaza osatu.
  • Plazari birak emanez bi kilometro korrika egin.