Xabier Berra: 'Esperientzia izugarria izan da Las Vegaseko hyrox fitness txapelketan parte hartzea'

Xabi Berra antiguotarrak Las Vegaseko hyrox fitness txapelketan parte hartu du. Lasterketa berri honetan, 8 indar proba eta 8 km korrika konbinatzen dira. Denboraldian zehar ekitaldiak antolatzen dira, eta edonor lehiatu daiteke aldez aurretik sailkatu gabe.

Santa Monikatik, Xabier Berrak "esperientzia izugarria" izan dela azpimarratu du, eta bide batez, eskerrak eman die Denontzat gimnasioari, Ismael Mateo entrenatzaileari eta bere familiari.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image