Kirola

All Stories

ITZULIA | 1. ETAPA: Bilbo-Bilbo ziztu bizian Eñaut Gantxegik gidatuta

Hamaika Telebistak Euskal Herriko itzuliaren jarraipen berezia egingo du egunotan. Eñaut Gantxegi Itzuliko etapez etapa ibiliko da; hainbat protagonista elkarrizketatuko ditu, eta helmugako azken orduaren berri ere emango digu. Hemen duzue Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa, Bilbotik Bilbora.

Hemen ikus ditzakezue 'Hamaika itzuli' saio guztiak.

Alex Aranburuk Itzuliko bigarren etapa irabazi du

Alex Aranburuk bere txirrindularitza karrera profesionaleko garaipen garrantzitsuena eskuratu zuen bart, Euskal Herriko Itzulian; Sestaon amaitu zen bigarren etapa gogorrean. Omar Fraile eta Aranburu, Astanako taldekide euskaldunek, etapa osoan zehar elkarlanean aritu ziren, eta, horrek baita, bigarren postua eman zion Fraileri. Egun borobila izan zen atzokoa Astana taldearentzat.

Zer diote herritarrek Errege Kopako finalari buruz?

Reala 2020ko Espainiako Kopako txapelduna da, eta hain zuzen, bere historian talde txuriurdinak eskuratutako hirugarren errege kopa da asteburuan donostiarrek irabazitakoa. Irabazle bakarra egon zitekeen eta Donostiara heldu da kopa. Biharamun goxoa izan zuten realzaleek. Hala ere, porrotak eragindako etsipena gainditzeko aukera izango du talde zurigorriak apirilaren 17an, Barçaren aurkako jokatuko duen aurtengo kopako finalean.

Zer diote herritarrek? Nola bizitu zuten finala? Kalera irten gara, eta hau da bildu duguna!

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image