Jan Hirtek irabazi du Italiako Giroko 16. etapa. Carapazek maglia arrosa mantentzea lortu du. Landa, Hindley, Carapaz eta Valverde txirrindulariak batera iritsi dira helmugara.

Kerman Lejarraga eta James Metcalf pisatu egon dira San Mamesen, boxeo-borroka hasi baino egun bat lehenago. Lejarragak 69,75 kilotan gelditu du orratza, eta Metclafek 69,85 kilotan, bi kasuetan 154 liberako mugatik behera (69,85kg). Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta aipatzekoak dira Míguez eta Moorcroft boxeolarien arteko borrokak, welter pisukoak. Gainera, emakumezkoen arteko norgehiagoka bat izango da Mahjouba Oubtil eta Rihannon Dixonen artean. Ricardo Urrutia eta Saul Luna aurrez aurre jarriko dituen borroka ere eskainiko da.