Image

Kirola

All Stories

Oubtil eta Dixon emakume boxeolarien arteko lehia eta Lejarraga vs Metcalf Bilbao Arenan

Kerman Lejarraga eta James Metcalf pisatu egon dira San Mamesen, boxeo-borroka hasi baino egun bat lehenago. Lejarragak 69,75 kilotan gelditu du orratza, eta Metclafek 69,85 kilotan, bi kasuetan 154 liberako mugatik behera (69,85kg). Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta aipatzekoak dira Míguez eta Moorcroft boxeolarien arteko borrokak, welter pisukoak. Gainera, emakumezkoen arteko norgehiagoka bat izango da Mahjouba Oubtil eta Rihannon Dixonen artean. Ricardo Urrutia eta Saul Luna aurrez aurre jarriko dituen borroka ere eskainiko da.

Erika Vazquez Athleticeko golegile historikoak erretiroa hartuko du

Erika Vazquez Athleticeko jokalariak erretiroa hartzea erabaki du. Talde zuri-gorriaren historiako golegile nagusia da, 263 sartu ditu hamazazpi denboralditan. Sevillaren aurka jokatuko du Lezaman bere ibilbideko azken lehia maiatzaren 15ean.

20 denboraldi jokatu ditu lehenengo mailan: bat Espanyolen, bi Barañaingo (Nafarroa) Lagunak-en eta hamazazpi Athleticen. Profesionaltasuna erakutsiz, erabat ibilbide itzela egin du. Aupa zu Erika!
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image