Asteburuko azkeneko jardunaldian, Taxoareko taldeak 1 eta 5 irabazi zion Santanderreko Racing-i; babazorroek ere garaipena lortu dute Madrilen, eta haientzat izan da azkenean igoeraren txartela.

Asteburuko azkeneko jardunaldian, Taxoareko taldeak 1 eta 5 irabazi zion Santanderreko Racing-i; babazorroek ere garaipena lortu dute Madrilen, eta haientzat izan da azkenean igoeraren txartela.
Tokio 2020ko Joko Olinpikoak urtebete atzeratu ziren, eta oraindik ere aurten ospatuko ote diren ziurtatuta ez badago ere, atleta eta kirolariek bi hilabete dituzte ametsa bete eta bost eraztunen txapelketan parte hartu ahal izateko.
Mauro Schmidek irabazi du Italiako Giroko 11. etapa, Egan Bernalek lidergoa sendotu du eta abantaila handitu du aurkari zuzenekiko. Aleksandr Vlasovi 23 segundo sartu dizkio, eta sailkapen nagusian 45 segundo ateratzen dizkio. Bestalde, Remco Evenepoe etapako galtzaile nagusia izan da, bi minutu eta zortzi segundo atera dizkio Bernalek.
Athleticek Kopa irabazteko beste aukera bat izango du larunbatean Bartzelonaren aurka, Sevillako La Caruja futbol zelaian. Porrot mingarria jaso zuten duela bi aste Realaren aurka galdu ostean. Lehoiek badakite azken mende honetan finalak jokatzea zer den, baina ez dute oraindik Koparik eskuratu. Hala ere, aurten Bartzelonari Superkopa irabaztea lortu zuten. Zer diote bizkaitarrek zapatuko partidari buruz? Hemen kalean bildu duguna.