Kontzertuez gain, bestelako ekitaldiak ere izango dira larunbat eta igandean, Irisarriko plazan. Bertso-poteoak, antzerkiak, dantzak eta txarangak, besteak beste. Bestalde, hainbat erronkaren inguruan eztabaida eta mintzaldiak antolatuko dituzte.

Gasteizko Txosnek aurtengo kartela eta programazioa aurkeztu dute jada. Abuztuaren 3tik 9ra Gasteizko Txosnek 42 kontzertu eskainiko dituzte.
'Mi nombre es el recuerdo. Poemas contra el feminicidio' liburuak 2022an Estatuan indarkeria matxistaren ondorioz hildako 57 pertsonak omentzen ditu. Artaxoako liburutegian sortu zen, eta biktimak duintzea eta genero-indarkeriari buruzko kontzientzia sortzea du helburu proiektuak. Astearte honetan aurkeztu dute liburua Iruñeko Liburu Azokan. Eraildako emakume bakoitzeko, poeta batek biktima bat amadrinatzea proposatu zen, eta horren emaitza Isabel Arrulak ilustratutako poemategi bat da.
Taldeen zerrenda osatuta dago, baina oraindik ezustekoren bat espero da. Zortzi txosna, hiru karpa, lau agertoki eta dozenaka kontzertu, ikuskizun eta emanaldi izango dira.
Duela ia 30 urte jaio zen Irati, Juan Luis Landa marrazkilariaren eskutik. Pertsonaiaren istorioak jarraipena izan zuen lehen albumaren ondotik, irudigilearen eskuei Joxean Muñoz gidoilariarenak batu zitzaizkionean. Duela gutxi, pertsonaia biziberritu egin da, Paul Urkijoren izen bereko filmari esker. Eta pelikulak oinarrian duen komikia berrargitaratu egin du orain Erein argitaletxeak. Joxean Muñozekin hitz egin dugu 'Irati' komikiaren eta filmaren inguruan.