Kultura

All Stories

Donostiako belodromoa bete du Izarok asteburuan

Izaro Andres abeslariak Anoetako belodromoa bete du asteburuan. Gau oso berezia izan zen, 6.000 pertsonaz inguratuta. Lehenengo aldia da bakarlari euskaldun batek Donostiako Belodromoa betetzen duela. Izarok ‘Limones de oro’ diskoa aurkeztu berri du, aurreko astean kaleratu zuen. Hainbat artista izan ziren kontzertuan, tartean, Amaral, Pedro Pastor, Eñaut Elorrieta, Xoel López, Cris Lizarraga, Gartxot Unsain eta Kubako salsa laukote bat, besteak beste. Arrakasta itzelezko kontzertua izan da.

Hainbat artisten parte hartzearekin bueltan da 'Ura Bere Bidean', urriaren 22an

Bueltan da 'Ura Bere Bidean'. Fair Saturday Fundazioak ekimenaren bigarren edizioa abiatuko du urriaren 22an BECen emango duen kontzertuarekin. Izaro, Anje Duhalde eta Maren artistak eta Gatibu, Zea Mays, Amak eta EH Sukarra eta beste hainbat taldetako kideak Bilboko Orkestra Sinfonikoari eta Bilboko Koral Elkarteari batuko zaizkio, Fernando Velazquezek zuzenduta.

Brigade Loco, Euskal Herritik Alemaniara

Brigade Loco 2017an sortu eta punk-rock doinuak jorratzen dituen taldea da. Bost pertsonek osatzen dute taldea, Oier Aperribai baxuan, Mikel Soto eta Alex Arteaga gitarretan, Manex Egaña baterian eta Lander Aznal ahotsean.

Hainbat dira euren ibilbidean zehar kaleratu dituzten lanak: 'Ekintzek Dute Hitza' (2018) eta 'Amets Bati Lotuta' (2020) diskoak eta 'Labankadak' (2021) eta ‘Beldurra’ (2022) abestiak. Musika eszenan bost urte daramaten arren, ibilbide oparoa egin dute. Euskal Herriaz gain, Europara ere egin dute salto. Apirilean, adibidez, Rotten XIII taldearekin Alemanian eskaini zituzten hainbat kontzertu. Hemen irudi batzuk!

Koldo Otamendi: 'Udako taldea izan daiteke Frikun, doinu dantzagarriekin datoz eta'

Koldo Otamendi Musika Zuzenean saioko aurkezleak aurreratu digu gaurko saioak dakarrena. Frikun Iparraldeko taldea izango da protagonista, beraien bigarren diskoa kalean dutela. Sei urteko ibilbidea duen taldeak erritmo dantzagarriak jorratzen ditu eta gai sozialak lehen lerrora ekartzen dituzte letretan. Ez ezazue galdu taldea ezagutzeko aukera Musika Zuzenean saioan; 20:15 eta 22:00etan Hamaika TBn zuzenean edota nahieran ere!

Delirium Tremens, Vulk, Odei, Merina Gris, Bulego eta Joseba Tapia gehitu dira EHZ jaialdira

Euskal Herria Zuzenean festibala uztailaren 1etik 3ra ospatuko da Irisarrin. Honezkero jaialdiak osatuta du bere 26. edizioko programazioa. Delirium Tremens, Vulk, Odei, Merina Gris, Bulego eta Joseba Tapia dira egitaraura gehitu diren azkenak. Horrez gain, Niko Etxart eta Hapa Hapa, Fizt & Furiuz, Ibil Bedi, Ezpalak, Calling Marian, Amorante eta Gaitistaneko Orkestra ere izango dira, besteak beste.

#mauriziakezdauinorhil ikuskizuna Galdakaoko Sormene kultur jaialdian

Maurizia Aldeiturriagaren kopletatik abiatuz, euskal folfklore digital eta formatu berrietan oinarritutako zuzenekoa da. Maiatzaren 13 gaueko 21:00tan izango da ikuskizuna Galdakaoko Sormene gunean.

Ines Osinagak gidatuta, doinu tradizionalei gaur egungo eszenan espazio bat eskaintzeko eta plazandreei gorazarre egiteko teknologia zahar eta berriekin sortutako proiektua da.

“Badakigu historia irabazleek idazten dutela. Kultura besteari lekua egitea bada, lekua nori egin zaion eta nori ez zalantzan jartzeko unea da. Gure iruditegi kulturala, gure folklorearen berrirakurketa bat da proposatzen duguna”
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image