Kultura

All Stories

Barricadaren 40. urteurrena ospatzeko bira berezia hasiko du El Drogasek

1982ko apirilaren 18an eman zuten El Drogas taldeak, Jose Landa eta Bonirekin batera, lehen kontzertua Txantrean. Aurten 40 urte bete ditu Barricada taldeak eta urteurrena ospatzeko bira berezia egingo du El Drogasek.
Bere egungo bandarekin, zortzi eguneko bira prestatu du Barricada taldearen kantuak oholtza gainera ekartzeko.
Lehen kontzertua apirilaren 29an eta 30ean eskainiko Iruñean, Zentralen. Eta maiatzaren 14an Bilbon joko du Santana 27 aretoan.

Koldo Otamendi: 'Erregaia du izena KEIA taldearen debuteko diskoak'

Musika Zuzenean saioa bueltan da Aste Santuko geldialdiaren ostean. Musikak ez du etenik eta hala azaldu digu Koldo Otamendi aurkezleak. Gaurkoan, Ane Arruti musikariaren ekimenez sortuako KEIA taldea izango da protagonista, euren lehen diskoa da 'Erregaia'.

Ez ezazue galdu saio berria gaur 20:15etan edota 22:00etan Hamaika TBn zuzenean, edota nahieran gure webgunean.

Irati Agirreazkuenaga: 'Iruñeko Antzerki Aroa hasiko da asteazkenean'

Irati Agirreazkuenaga kultur adituak hurrengo egunetarako kultur proposamenak ekarri dizkigu Euskal Herriko hiriburu nagusietako agendari errepasoa eginez.

Iruñeko Antzerki Aroa, Bilbon ostegunean 918 GAU filmaren estreinaldia, Sastraka erakusketaren irekiera ekitaldia eta Don Inorrez taldearen kontzertua Gasteizen eta Jorge Oteiza eta Eduarfo Chillidaren erakusketa Donostiako San Telmo museoan.

Odei Barroso "ØDEI", 'Zer nahi genuen' abestiaren bideoklipa

Odei Barroso ‘Odei’ raperoaren lehen diskoa da hamabost abestiz osaturiko ‘Terapia’ lan luzea. Odeik 2zio taldearekin hiru disko kaleratu zituen aitzinetik eta taldea desegin ondotik, bakarkako bideari ekin zion. Orain proposamen berri bat du besapean, trap eta drill erritmika eta soinu-estetika berriarekin heldu delako. Horren erakusleiho da 'Zer nahi genuen' kantaren bideoklipa.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image