Kultura

All Stories

Tracking Bilbao jaialdiak doako egitarau zabala eskainiko du apirilaren 27ra arte

Kultura eta Internet uztartzen dituen jaialdia da Tracking Bilbao, eta jardunaldi horren X. edizioa apirilaren 24tik eta 27ra bitartean ospatuko da Bilboko BBK Aretoan. Kultura digitalaren jaialdiak askotariko diziplinak biltzen ditu, eta aste osoan zehar egitaraua zabala izango du, hala nola, mahai-inguruak, proiekzioak, hitzaldiak, podcast-en zuzeneko grabaketak, ikuskizunak eta kontzertuak. Programazioa guztia trackingbilbao.com webgunean ikusgai dago. Hala, Tracking Bilbao jaialdiaren nondik norako guztiak ezagutzeko Nitya Lopez jardunaldiaren antolatzailetako batekin izan gara.

'Bilbao Basque Fest' euskal kultur jaialdia itzuliko da Aste Santuan

Pandemiaren ondorioz, azken bi urteetan antolatu ez den arren, ‘Bilbao Basque Fest’ euskal kulturaren jaialdia hiriburura itzuliko da Aste Santuan. 200 jarduera baino gehiago izango ditu jaialdiaren zortzigarren edizioak, baita hainbat berritasun ere, horien artean, ekoizpen propioko ikuskizun bat. Bada, hiria dinamizatzea zein turistak eta inguruko bisitariak erakartzea helburu Udalak apirilaren 13tik 17ra arte euskal kulturaren jaialdia antolatu du.

Orkestra Lurtarrak liburutik zinemara salto egingo du aprilaren 8an

Lotura Films ekoiztetxeak prestaturiko eta Imanol Zinkunegik eta Joseba Poncek zuzendutako 'Orkestra Lurtarra' filmak badu estreinatzeko data.
Filma Harkaitz Canok 2013. urtean plazaratu zuen 'Orkestra Lurtarra' liburuan oinarrituta dago, baina zinemarako moldatu egin dute, gaurkotuagoa egon eta film gisa erakargarriagoa izan dadin.
Duela zortzi urte jarri ziren buru-belarri lanean umore eta musikaz beteriko haurrentzako film bat sortzeko, eta «musikari eta animazioari dagokienez, erronka handia izan da"
Era berean, «proposamen grafiko eta animazio fresko eta berriak egin nahi izan ditugu, aurre egin diogun istorio txoroak merezi zuen eta. Aldaketa handia ekarri digu filmak, istorio oso ganberroa zelako. Lan handia egin dugu urte hauetan, baina oso ondo pasatu dugu».

2022ko Hatortxu Rock jaialdiak 31 talde batuko ditu uztailaren 29an eta 30ean

Zerua Helmuga lelopean dator Atarrabian antolatu duten Hatortxu Rock jaialdiaren edizio berezia. Guztira 31 talde igoko dira eszenatokira bi egun horietan: Huntza, Gatibu, Deskontrol, Green Valley, Stay homas eta sua, besteak beste.
Pandemiak nabarmen eragin dio azken bi urteotan festibalari; eta neurri batean osasun krisiak eragindako kalteari erantzuteko modu bat da bi eguneko festibala. Antolatzaileek, iazko jaialdia bertan behera utzi behar izan zuten, eta duela bi urte formatu digitalean egin zuten.

Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaialdia ekainaren 5ean Bastidan ospatuko da

“Hazitik gora” da Euskal Eskola Publikoaren 29. jaiaren leloa, eta aurten Arabako Errioxako ikastetxe publikoak balorean ipini nahi du, bizitzen ari diren transformazio prozesuak aitortuz eta gizarteratuz. EHIGE da federatutako 500 IGE baino gehiagorekin, Euskal Eskola Publikoaren baitan ordezkaritza handiena duen erakundea .
Jaialdia 2020an ospatu behar zen baina pandemiaren eraginez atzeratu zen; aurreko urtean jaia birtuala egin zuten.

Miren Agur Meabek eta Theodor Kallifatidesek jaso dute Gutun Zuria jaialdiko saria

Gutun Zuria Bilbao-Letren Nazioarteko Jaialdiaren edizio berri bat ospatzen ari da Azkuna Zentroan astelehenetik apirilaren 2ra bitartean.

Aurtengo berrikuntza bezala, BBK Gutun Zuria Bilbao Ohorezko saria izan da, BBK-k eta Azkuna Zentroak sortua. Miren Agur Meabek eta Theodor Kallifatidesek jaso dute, Ohorezko Makila Moduan.

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak egitarau zabala aurkeztu du datozen hilabeteetarako

Oihaneder Euskararen Etxeak Udaberriko egitaraua aurkeztu du. Ikasturtea amaitu arte ohikoak diren zikloen jarraipena eskainiko da: Filmazpit, Egin Leku!, Begi Belarri eta Saski Naski, besteak beste.

Gainera, 22.Korrikaren etorrerari lotuta, Korrika kulturalean, 'eRRe, aldarri bat bertsoz' ikuskizuna eskainiko da hilabeteko lehen igandean; bertsolaritzaren, antzerkiaren, musikaren eta poesiaren arteko mugak lausotzen dituen obra, hain zuzen ere.

Aldi berean, familientzako sormen lantegiak antolatu dituzte. Apirileko, maiatzeko eta ekaineko hiru ostiraletan izango dira eta ordu eta erdiko iraupena izango dute. Hiru lantegiak doakoak dira, eta astero adin desberdinetara bideratutako ekintzak gauzatuko dituzte.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image