Aurtengo Jazzaldia uztailaren 13tik 17ra arte ospatuko da eta bi artisten izenak iragarri dute jada: Eliane Elias pianista Gasteizen izango da, baita Snarky Puppy banda ere. Ekitaldi hauen datak orain ez dituzte zehaztu

Larunbatean, apirilaren 2an estreinatuko da. Iaz Manaslu mendira (Nepal) abiatu zuen espedizioa du ardatz. Handik eratorritako egitasmoaren bidez Sierra Leona eta Pakistan arteko lotura eraiki du eguzki energiarekin eskualde txiroak lagunduz.
Hamaikako jarrraitzaileen artean ZEID jaialdirako sei sarrera bikoitz zozketatuko ditugu Instagramen.
Bi ekimen nabarmentzen dira akordioaren baitan: Korrikaren kilometro guztiak eskuragarri jartzea korrika22.hamaika.eus webgunean. Nahieran, kilometroa hautatu, ikusi eta deskargatu eta partekatzeko, batetik. Eta, bestetik, Korrikaren 24 orduko jarraipena zuzeneko emisioa eta orduz orduko zerbitzuek lagunduta.
Kirola, poesia eta hausnarketa uztartzen dituen proposamen eszeniko da. 'Harria, maitasun istorioa' batez ere Iñaki Perurenarekin zerikusia duen ekitaldia da. Izan ere, Perurenak harriarekin izan duen istorioa modu berezian azalduko du ordu bete inguru irauten duen emankizun poetikoan. Emankizunarekin batera erakustaldia egingo du; berak dioen moduan "harria urteetako bidelaguna izan da". Antolatzaileek ikuskizun honekin, leiho bat ireki nahi die harriarekin inguruko bizipen guztiei.