Kultura

All Stories

Elkar+ekin dantzan! ekimenak badu doinua: 'Martxa baten lehen notak'

Elkar+ekin dantzan! ekimenak badu doinua. ‘Martxa Baten Lehen Notak’ abestia izango da martxoaren 20an Euskal Herriko txoko desberdinetan dantzatzeko izango dugun melodia.

50-70 herritako dantzariek ‘Martxa baten lehen notak’ abestiaren bertsioa dantzatuko dute, herri bakoitzak 3-4 minutuko tartez.

Ekimenari doinua jartzeaz Olatz Salvador eta Bihotx taldea arduratu dira. Musikariez gain, Eneko Gil, Aritz Salamanca eta Katalin Zarate dantzariek hartu dute parte bideoan.

Hiru dantza mota prestatu dituzte; Euskal dantza urratsekin, mutxiko erara dantzatuta eta dantza garaikidea. Hiru koreografia hauek eredu gisa hartu behar dira, hau da, nahi duenak bideotutorialean dagoen dantza errepikatu dezake.

Hona hemen bideoklip osoa ikusteko aukera.

BILBAOPOESIA jaialdiaren 23. edizioa martxan da

BILBAOPOESIA jaialdiaren 23. edizioa antolatu du Bilboko Udalak, martxoaren 15etik aurrera Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusia eszenatoki bihurtuko da berriz. Aurtengo edizioan kanpoko poetak itzuliko dira, pandemiak ezarritako murrizketen ondorioz bi urtez etorri gabe egon ondoren.
Miren Agur Meabe, Luis Alberto de Cuenca, Aurora Luque, Mario Obrero eta Rosa Berbel bezalako poeta ezagunak izango dira.

Azkena Rock Jaialdia Mendizabalako esparrura bueltatuko da aurten ekainean

Azkena Rock Jaialdia Mendizabalako esparrura bueltatuko da aurten ekainaren 16an, 17an eta 18an. Bere 20.urteurrena ospatzeko artista ospetsuak igoko dira oholtza gainera: Patti smith adn Band, The Offspring eta Daniel Romano, besteak beste. Sarrerak salgai daude eta aurreko ediziorako erositako sarrerek ere balio dute.
Hiru eguneko bonoa 145 euro balio du kanpinarekin, eta 160 ostatuekin; eguneko bonoak martxoaren 14an salgai egongo dira.

'Udalekuak 2022' programak eskaintza zabala du aurtengo udarako

'Udalekuak 2022' programak 3.973 plaza eskainiko ditu Euskadiko gazteentzat; hau da, iaz baino 1.652 plaza gehiago. Aurten, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan kokatutako 15 instalazio egongo dira. Izena emateko epea martxoan zabalduko da hiru lurraldeetan, eta zozketak apirilean egingo dira.


Araban izena emateko epea martxoaren 21ean hasi eta 30ean amaituko da; eta zozketa apirilaren 6an egingo da. Bizkaian, aldiz, martxoaren 17an amaituko da, eta zozketa apirilaren 28an egingo da. Azkenik, Gipuzkoan, izena emateko epea martxoaren 21etik 29ra zabalik egongo da, zozketa apirilaren 4an egingo da.

Martxan da 'Aukera' mentoretza programaren 2022ko edizioa

'AUKERA' (H)emen elkarteak sustatutako emakumeek sortutako film laburrentzako mentoretza programa da. Aurkeztutako proiektu guztien artean bost aukeratuko dira- horietako bi euskaraz-, eta horiek izango dira gidoigintza, zuzendaritza eta ekoizpen mentoretzen xedea. Parte hartzeko eskatzen den baldintza da EAEn, Nafarroan edo Iparraldean jaiotako 18 eta 35 urte bitarteko emakumea izatea. Deialdia apirilaren 25era arte zabalik egongo da.

Bilbao Orkestra Sinfonikoaren mendeurreneko jardualdiak abian jarri dira

Bilbao Orkestra Sinfonikoak 100 urte bete ditu eta zenbait jarduera antolatu ditu bere mendeurrena ospatzeko. 1922ko martxoaren 8an orkestrako lehen taldeko musikariak Arriaga Antzokian lehen kontzertua eskaini zuten Arman Marsick zuzendari titularren zuzendaritzapean. Harrezkero, mila zazpiehun kontzertu baino gehiago eman ditu. Martxoan mendeurreneko kontzertua eskainiko du BOSek Euskalduna Musika Jauregian.

Joseba Irazabal: 'Korrikarik gabe hiru urteren ondoren, apartekoa izatea espero dugu'

Korrikaren edukiak lantzeko unitate didaktikoen bilduma sortu dute AEKk eta ikastolek elkarlanean. Taldeka eta elkarlanean aritzeko joko eta dinamikak prestatu dituzte, euskaltegietan zein ikastetxeetan lantzeko. Korrikaren kanta ere lantzen da, besteak beste. Unitate didaktikoak online jorratzeko aukera ere badago Korrikaren webgunean. Euskara lantzea eta Korrikara hurbiltzea da Unitate didaktikoaren helburua. 22.edizioa heltzear, Korrikaren antolakuntzan eta ekimenean parte hartzera deitu du Irazabalek.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image