
Kultura
All Stories
Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok, Euskararen Aholku Batzordearen Bilkuran parte hartu du. Bileran ere izan dira Koldo Narbaiza- Euskara eta Hezkuntza saileko zinegotzia- , Bizkaiko Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako eta udal sail batzuen eta besteen ordezkariak.
Bilkuran, Bizkaiko ikastolen jaialdia; hau da, Ibialdiaren hurrengo ospakizuna aztertu da. Izan ere, jaialdiaren hurrengo edizioa Bilbon izango da. Era berean, “hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak” izeneko agiria aurkeztu da, eta Bilbon euskara sustatzeko ekintza Planaren ebaluazioari buruzko proposamen txostena aurkeztu da.
Kerobia taldea bueltan da. Pasaden urtean 20 urteko bira burutu zuen talde nafarrak eta hori pizgarria izan zen taldea berriz batzeko eta 8 urteko isilunea apurtzeko.
Xabi Bandinik taldeko ahotsak eta gitarrak azaldu duenez, orain dela 8 urte nekatuta zaudelako eta "magia galdu" zutelako banatu zen taldea. Hala ere, azken urteetako aldaketak tarteko, Kerobiak musika egin eta istorio bat kontatu nahi zuela azaldu du. Gauzak horrela, bueltatzeak merezi zuela konturatu ziren, eta euren helburu bakarra "denok ondo pasatzea" dela azaldu du. "Emanaldietara hurbiltzen direnak balore batzuen inguruan etortzen dira" gehitu du, "oso emozionantea da kontzertu batean gora bizitza garrasi egiten dugunean mundu guztiak gora bizitza esatea, hitzez esaten ez badugu ere batak besteari zu ez zaude bakarrik esaten dio”.
Taldea eraberritu, eta musikari berriekin Kerobiak aurrera egin du eta bide horretan 'Hilak' diskoa kaleratu zuen 2021 urteko Durangoko Azokan. Musikalki aurretik egindako bidean sakontzen du taldeak disko berrian, oinarrian, rock giroak eta pop melodiekin osaturiko kantu ederrez. Disko honetan betiko Kerobia dago, eta eletronikaren aldetik, norabide berriak ere aurki daitezke. ‘Hilak’ diskoan 8 kantu biltzen dira, eta kantuetan historia bat kontatzen du taldeak. Hitzetan espazioan galdu diren espaziontzien gertatzen dena kontatzen dute.
Diskoa kalean, zuzenekoak eskaintzeari ekingo dio taldeak:
- Bilbon, martxoaren 12an.
- Andoainen, martxoaren 18an.
- Ondarroan, martxoaren 20an.
- Iruñean, apirilaren 8an.
- Gasteizen, apirilaren 9an.
- Donostian, apirilaren 23an.
'Musika Zuzenean' saioa ostegunetan izaten da ikusgai, 20:15ean eta 22:00etan Hamaika Telebistan eta hamaika.eus-en.
Erreportaje osoa ikusgai, hemen.
Doctor Deseo taldeak 'Beriro Zuekin' bira hasi du. "Maketoen iraultza", 2019an argitaratu zuen disko berria, aurkeztuko dute. Euskara hutsean egina, aurrez aurkeztutako abestien bilduma da. Hala hamahiru abestietatik bakarra da berria; gainerakoak azken urteotan egindako lanetan jaso izan dituzte. Francis Dioezen bandak martxoaren 4an eta 5ean hasi du Euskal Herrian zehar egingo duen bira. Lehen kontzertua Azpeitian izan da, Sanagustin Kulturgunean. Ondoren, emanaldiak eskainiko dituzte Gasteizen, martxoaren 19an; Atarrabian, martxoaren 26an; eta Bilbon, apirilaren 22an.
“Korrika Kulturalaren” baitan hainbat ekintza antolatu dira Korrika hasi baino lehen. Asteburu honetan “Arabako txapelketa prestatzen” bertso saioak hasiko dira, hiru saio antolatuta daude: martxoaren 4an, 18an eta 24an Aramaion. Lehenengoan parte hartuko dute Manex Agirrek, Andere Arriolabengoak, Peru de Pedrok eta Danel Herrartek. Bigarrenean, berriz, Peru Abarrategik, Aitor Ugartek, Zigor Enbeitak eta Ane Zuazubiskarrek. Eta, azken saioan, egongo dira Paula Amilburu, Xabi Igoa, Asier Galarza “muxi” eta Aitor Esteban. “Arabako Bertsolari Txapelketaren” atariko saioak izango dira.
- 70 emanaldik osatuko dute 'Musika-Música' jaialdiaren XXI. edizioa Bilbon, natura hizpide
- Koldo Otamendi: 'Betiko Kerobia bada disko honetan, bai eta zertzelada berriak ere'
- Ahoz-aho jaialdiak Euskal Herriko zenbait herritan ahozkotasunaren garrantzia zabalduko du
- 'Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta' liburuaren aurkezpen solasaldia Gasteizen
- Euskal Herria Zuzenean (EHZ) uztailaren 1etik 3ra ospatuko da
- ‘Maisha’: hiru belaunalditako hiru emakume, alzheimerra, errealitatea; azken finean, bizitza