Skip to main content

12.000 lagun batu ditu EHZ festibalak Irisarrin

Kultura

Uztailaren 1etik 3ra bueltatu da EHZ festibala Irisarrira. Antolatzaileek adierazi dutenez, arrakasta handia izan du aurtengoak, asteburu osoan zehar 12.000 lagun hurbildu dira kultur eskaintza zabalaz gozatzera. Horrekin batera, 450 laguntzaile aritu dira buru-belarri lanean.