Skip to main content

120 lan inguru eskainiko ditu Bilboko Seriesland Websailen nazioarteko jaialdiak

Kultura

Zazpigarren edizioa ospatuko du aurten jaialdiak eta ohiko lehiaketa eta eskaintzaz gain, berritasun bat aurkeztu du antolakuntzak aurtengoan. Hain zuzen, Seriesland Express atala estreinatuko dute edizio honetan, non 25 urtez azpiko egileei 48 orduan film labur bat egiteko erronka botako zaien.