Skip to main content

31 urte Negu Gorriak taldearen Herrera de la Mancha espetxeko kontzertutik

Kultura

Duela egun gutxi bete dira 31 urte Negu Gorriak rock taldearen aurreneko kontzertuaz, Euskal Herriaren iruditerian iltzatuta geratu dena. Herrera de la Mancha espetxearen aurrean egin zen emanaldia, urtero segurtasun bereziko espetxe hartara antolatzen zen martxan. Laukoteak taldearen ibilbidearen hastapeneko mugarritzat hartzen den kontzertua eman zuen espetxearen aurrean.

Presoen eskubideen defentsan ere sinbolismo handiko data izan zen 1990ko abenduaren 29ko hura. 13.000 bat lagun bildu ziren espetxearen aurreko larreetan, Euskal Herriko zein Espainiako hainbat herritakoak.