Skip to main content

Abenduaren 17an beste kontzertu bat eskainiko du Hertzainak taldeak BECen, 16ko sarrerak agortu ostean

Kultura

Abenduaren 16ko sarrerak bukatuta, Hertzainak taldeak 17an ere BECen kontzertua eskainiko duela iragarri du. “Ez dugulako inor kanpo utzi nahi, ez dugulako inor agurtu barik utzi gura” adierazi dute. Sarrerak jada salgai daude hertzainak.eus-en.