Skip to main content

Abian da Birsortu Donostialdea proiektu kultural, hezitzaile eta jasangarria

Kultura

Sormena eta objektu berrerabilien ikerketa oinarri duen Birsortu Donostialdea proiektua sortu dute Emaus fundazioak eta Hik Hasik elkarlanean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Zuzendaritzarekin lankidetzan gauzatuz. Iaz Arrasaten hasi zuten bideari jarraipena eman diote, enpresen hondakinak baliatuta, sormenean berrerabiliz.