Skip to main content

Alaine Agirre: 'Idazketaren bigarren fasea irakurleengana heltzea da eta, bertan, gorpuztea'

Kultura

Alaine Agirre idazle bermeotarrak Karena eleberria plazaratu berri du. Durangoko Azokan izan da, eta Agirrek azaldu du kontakizun idealizatutik alde egin nahi izan duela, amatasunari buruz mintzatu baita, baina isiltzen diren lekuetara jo du, besteak beste, abortura alegia. Karena eleberriak, gainera, Irun Hiriko Kutxa saria jaso du, eta idazleak nabarmendu du aurtengo Durangoko Azokan kulturzaleen berotasuna nabaritu ahal izan duela.