219 erakusmahai izango ditu Durangoko Azokak, 990 nobedaderekin

Iragarritakoaren arabera, Landako Gunera sartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea, azaroaren 29tik zabalduko da bisitarako txandak eskatzeko aukera, azokaren webgunean jarriko duten erreserba sistema baten bidez. 1200 laguneko aforo muga ezarri du antolakuntzak gunean, gainera, eta ordu eta erdiko txandetan sartuko dira bisitariak Landakora.

Osasun neurrietara egokituta, 219 erakusmahai izango ditu Durangoko Azokak, 990 nobedaderekin: 733 liburu, 143 disko, 37 aldizkari eta 77 bestelakoak. Guztira, 165 partehartzaile izango ditu Azokako 56. edizioak: argitaletxeak, diskoetxeak, kultur elkarteak, erakundeak, banatzaileak...

Espazio guztietan diziplina askotariko kultur jarduerak egongo dira abenduaren 4tik 8ra; eta online denda, berriz, abenduaren 3tik 7ra egongo da martxan Azokako webgunean.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image