Skip to main content

AMPEA eta InspirarT elkarteek "Inspirampea Berdintasunez Margotzen" aurkeztu dute Gasteizen

Kultura

AMPEAk - Arabako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteak- eta InspirarT elkarteak "Inspirampea Berdintasunez Margotzen" erakusketa artistikoa aurkeztu dute Gasteizen. Erakusketaren helburu nagusia da artearen arloan lidergo-profilak nabarmentzea. Sei emakume artisten lanak jasotzen ditu, guztira 21 obra dira. Gran Hotel Lakuan (Gasteiz), martxoaren 21era arte, ikusgai egongo da goizeko hamarretik arratsaldeko zortziak arte.