Arabako Bertsozale Elkarteak aurkeztu du 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa

Apirilaren 1ean hasi eta ekainaren 11n amaituko da; guztira, 30 bertsolarik parte hartuko dute aurtengo edizioan. Bost final zortziren, hiru final laurden, 2 finalerdi eta finala izango ditu txapelketak. Final laurdenak Dulantzin, Zigoitian eta Aramaion. Finalerdiak Araian eta Izarran, eta, azkenik, finala, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, Maria Maeztu auditorioan. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean eskura daitezke dagoeneko.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image