Skip to main content

'Arabako plazetan' programaren 4. edizioak 41 emanaldi eskainiko ditu lurralde osoan

Kultura

27 konpainia biltzen dituen kaleko arteen zirkuitu bat da, horietatik 8 konpainia arabarrak dira. Egitarauak ikuskizunak eskainiko ditu ekainetik irailera arte. Helburua da Araban ibilbide kultural bat sustatzea eta kaleko arteari duintasuna ematea. Programa osoa KulturArabaren eta Artekaleren webguneetan kontsulta daiteke.