Azaroan Darabilbok eskaintza zabala izango du
Kultura
Aisialdian euskararen erabilera sustatzea helburu, ‘Darabilbo’ izeneko programa dute Bilboko Udalak eta Bilboko Euskaltegien Sareak. Azaroan, doako zazpi aisialdi jarduera eskainiko dira euskaraz, DARABILBO programaren bidez. Informazio gehiago darabilbo.eus atarian dago eskura.