Skip to main content

Azpeitiak hartu du 2023ko Bertso Eguna

Kultura

Larunbat goizetik, bertsoa, jan-edana eta giro ona izan ziren protagonistak Azpeitian. Eguerdian Alde Zaharrean barrena bertso poteoa egin ostean, bertso bazkari ezberdinak egin ziren zenbait elkartetan. Bertso saio musikatua ere izan zen, eta han aritu ziren Aitor Etxebarriazarraga, Beñat Gaztelumendi, Maddalen Arzallus eta Nerea Ibarzabal. Gauean 300dik gorako lagun bildu ziren Azoka plazan bertso afarian.