Skip to main content

Betiko kantak eta berriak, bueltan da Delirium Tremens 'Hordago' diskoarekin!

Kultura

Delirium Tremens bueltan da! 2019ko neguan taldeko kide izan zen Iñigo Muguruzaren omenaldiak piztu zuen itzuleraren sua eta geroztik, isilpeko lanean aritu da Mutrikuko banda. Sei urteko musika bidea egin zuen taldeak, 1985etik 1991ra, diskoak eta eta zuzenekoak uztartuz.

Itzulera ez dute esku hutsik egin, ‘Hordago’ diskoa kaleratu dute, zortzi kantu berrirekin. Haritz Harregi estudioetan grabatu dute disko berria. Delirium tremens taldearen letrak beti izan dira bereziak. Egun taldekideek bizi dituzten garaietara egokituta, letra berriak sortu eta betiko kantu bereziak ere mantendu dituzte.

Maiatzaren 28an hartuko du taldeak BEC guneko agertokia milaka lagunen aurrean, Des-kontrol eta Mc Onak taldeekin batera. Datozen hilabeteetan ere zuzenean ariko da Mutrikuko banda. Azkena Rock jaialdia, Euskal Herria Zuzenean eta Hatortxu rock hitzartuak dituzte dagoeneko.

Ikus erreportajea osorik, nahieran hamaika.eus-en edo YouTuben.