Skip to main content

Bigarren Mundu Gerra osteko grabaketa batzuk, entzungai sarean

Kultura

1947an eta 1958an egin ziren euskal kantu, bertso eta soinu grabaketak Interneten jarri dituzte entzungai. Claudie Marcel-Dubois eta Marie Marguerite Pichonnet-Andral ikerlariek egin zituzten grabaketak Didomena.ehess.fr/ atarian dira audioak entzungai. Soinu mota orotarik grabatu zuten eta orduko etnomusikologiaren joera nabari da.