Skip to main content

BIMEk musikaren 4.500 profesional bildu, eta 65 kontzertu eskainiko ditu asteazken honetatik hilaren 29ra

Kultura

BIME topaketaren 10. edizioa inauguratu da. 50 herrialdetako 4.500 profesional baino gehiago biltzen ditu eta doako 65 musika emanaldi eskainiko ditu gaurtik urriaren 29ra arte. Euskalduna Jauregiak eta hiriko beste 14 lekuk hartuko dute gaurtik urriaren 29ra bitartean BIME, Musikaren Nazioarteko Topaketa.

Publiko profesionalari zuzendutako programazioa, BIME PRO, gaurtik ostiralera arte garatuko da, topaketa profesional, hitzaldi, masterclass eta tailerrekin Euskalduna Jauregian. Esaterako, Afo Verde Sony Music Latin-Iberiako buru eta Bad Bunny, Rosalia eta Camiloren atzean dagoen exekutiboak parte hartuko du, baita Rebeca Leon Rosaliaren beraren managerrak ere.

BIME LIVEn, askotariko musika-estiloez gozatu ahal izango da hiru egunez, flamenkoa, popa, rap, trap, reggaeton, indie, reggae, alternatibo, R & B, folklore, hardcore, hyperpop eta elektronika barne.