“Bretxa” Toti Martinez de Lezea idazlearen liburuan oinarritutako musikala egingo da

Oihan Vegak eta Vale Moñuxek sei urte daramatzate lan egiten Martinez de Lezetarekin batera, antzokian kontatzen den istorioak liburuaren antza handiena izan dezan. 150 artista baino gehiagorekin lan egin dutela adierazi dute; Bergarako Musika Eskola eta Antzerki Elkartearekin lan handia egin dute obra egiteko.
Musikala hizkuntza anitzezkoa izango da, garai historikoa errespetatzeko asmoz. Pertsonaia bakoitzak bere hizkuntza originalean hitz egingo du; dena den, musikalaren %85 inguru euskaraz izango da. Eta, 2023ko urtarrilaren 13an estreinatuko da Victoria Eugenia Antzokian.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image