Skip to main content

Bueltan da Hertzainak 'Azkena gure alde' izeneko birarekin

Kultura

1993. urtetik lehen aldiz bilduko dira azken bira bat egiteko. Ordutik, kontzertu solteak eman dituzte, baina ez modu ofizialean. 'Azkena gure alde 'du izena birak, eta irailaren 29an emango dituzte xehetasun gehiago, prentsaurreko batean.

Garik, Josu Zabalak eta Luis Javier Saiz 'Txanpi'k egingo dute bira. Hertzainak taldea 1981. urtean sortu zen. Hasiera batean Xabier Montoia zen taldeko abeslaria, baina hark 1982an utzi zuen M-ak sortzeko; haren ordez sartu zen Gari. Sei disko argitaratu zituen taldeak: 'Hertzainak' (1984), 'Hau dena aldatu nahi nuke' (1985), 'Salda badago' (1988), 'Amets prefabrikatuak' (1990), 'Zuzenean' (1991), eta 'Denboraren orratzak' (1992). 1993. urtean jo zuten euren azken kontzertua, Donostiako Anoeta kiroldegian.