Skip to main content

Bueltan da Zea Mays taldea!

Kultura

Azaroan, minbizia dela eta, Aiora Renteria abeslariak denbora batez agertokiak utziko zituela iragarri zuen. Orain, indarrez beteta itzuliko dira udaberrirako. Gainera, 25 urte betetzen ditu taldeak aurten!

Martxoaren 3an single berri bat estreinatuko dutela iragarri dute; eta '25 urte joan dira ta!' izenpean, kontzertua ere eskainiko dute apirilaren 9an Bilboko Santana aretoan.

Kontzerturako sarrerak, otsailaren 23an jarriko dituzte salgai, 12:00etatik aurrera, zea-mays.com helbidean.