
Danbor hotsak, alaitasuna eta jaia Donostian, San Sebastian egun handian
Bi urteko etenaren ondoren, danbor hotsekin lehertu da jaia San Sebastian egunean. Bandera igoerak eman dio hasiera San Sebastian egunari Donostiako Konstituzio Plazan, Sarriegiren martxarekin, Gaztelubideko danborradarekin eta Easo Abesbatzaren babesarekin. Jaia erabat berreskuratu da aurten, eta parte-hartze errekorrarekin egin du: 20.400 pertsona baino gehiago eta 158 danborrada. Haur danborradan, 41 ikastetxerako 4.731 haurrek desfilatuko dute 48 konpainiatan.
San Sebastian eguna ospatzen ari dira baita Azpeitian, Lakuntzan eta Tafallan.